Leo Bassiren 'Yo, Mussolini' antzerkia bertan behera gelditu da Arrasaten

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 11a, 15:16

Leo Bassik berak proposatu die antolatzaileei obra ez egitea. GOIENAri azaldu dionez, koronabirusa dela eta, Logroñon eta Italian zituen ikuskizunak bertan behera gelditu ostean erabaki du eskaera egitea. Eskoriatzako Tepez Eskozap-ek antolatutako antzerkia martxoaren 22an zen egitekoa, Arrasateko Amaia antzokian.

Momentuz, ez dago Amaia antzokian asteburu honetan egitekoak diren beste ikuskizunei buruzko informaziorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak