Jendetza Arrasateko kaleetan feminismoa aldarrikatzeko

Mirari Altube Arrese 2020ko martxoaren 8a

Jatorri, adin eta lanbide askotako emakumeak elkartu dira Arrasateko kaleetan, eguerdi partean, feminismoaren borrokarekin bat egiteko. Martxoaren 8a aldarrikatzeko eta indarrak hartuta lanean jarraitzeko eguna dela aipatu dute.

Aldarrikapen pankartak eskuartean hartuta atera dira kalera feministak, eta herritar askok egin dute bat manifestazioarekin. Arrasateko kaleetan ibili ostean, Seber Altube plazan bukatu dute ekitaldia, aldarrikapenak lau haizetara zabalduaz.

Erlazionatuak

Arrasateko manifestazioa eta ekitaldia

Mirari Altube Arrese 2020 mar 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak