Ekitaldi hunkigarria izan zen atzokoa, bildumako olerkiak irakurri eta abestu ere egin zituzten, zuzeneko musikak lagunduta. Gainera, argazki historikoak erakutsi zituzten eta aurkezpena borobiltzeko guztiek elkarrekin topa egin zuten. Liburua erosteko aukera ere egon zen.
Duela urtebete, martxoaren 3an zendu zen Sagra Lopez eta samin handi piztu zuen herrian. Mugimendu feministako kide zen eta ingurukoek azaldu zuten moduan "aitzindaria izan zen emakumeen aldeko borrokan".
Goiena telebista
Gaurko Hemen Debagoiena saioko platoan izango dira Amparo Lopez eta Karmele Iparragirre, Sagraren ahizpa lehena, eta laguna bigarrena. Elkarrizketa ikusgai telebistan 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan Goiena telebistan.