Malen Ruiz de Azua: "Hotzean pentsatuta, neguko denboraldiaren balorazio positiboa egiten dut"

Julen Iriondo 2020ko mar. 1a, 18:19
Malen Ruiz de Azua, atzoko dominarekin.

Lehen uneko pena eta haserrea leunduta, txapelketatik ordu batzuetara beste irakurketa bat zuen Malen Ruiz de Azuak.

Txapelketa "nahi bezala" atera ez zitzaiola onartuta ere, bertara iritsi arte egindako lanean eta lan horren balioan jarri du fokua atleta arrasatearrak: "Pista estalian oso ondo aritu naiz eta txapelketa honetan denboraldia errematatu nahi nuen. 4,32an bi jauzi nulo egin eta gero –irabazleak bigarrenean pasatu zuen–, hirugarren  saiakera 4,38rako erabili nuen. Hori izan zen estrategia, hor zegoen irabazteko aukera.  Arriskatu egin nuen eta ez zen ondo atera. Nahi nuen emaitza ez izan arren, hotzean pentsatuta, neguko denboraldiaren balorazio positiboa egiten dut. Inoizko neguko denboraldirik onena izan da".

Orain, egun batzuetan atseden hartuko du Ruiz de Azuak, eta gero entrenamenduetara itzuliko da aire zabaleko txapelketak prestatzera: "Nire marka pertsonala (4,40) hobetu nahiko nuke; horrek txapelketa handietan sartzeko ateak irekitzea espero dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak