Gobernuak otsailaren 13ra atzeratu du gaurko osoko bilkura

Xabi Gorostidi 2020ko ots. 4a, 13:53
2019ko uztaileko osoko bilkura.

Ohar bidez adierazi dute talde politikoen bozeramaileek –EH Bildukoa barne– ostegunean jaso zutela gaurko bilkurako deialdia, baina "gainontzeko zinegotziek, ofizialki, astelehenean". Egun bateko atzerapenarekin bidali izanagatik hilaren 13ra atzeratu dute bilkura, eta "garrantzia kendu" nahi izan diete EH Bilduren adierazpenei.  

"Osoko Bilkurara eramaten diren gaiak bozeramaile batzordean lantzen dira, eta hau urtarrilaren 29an ospatu zen, eta bilera honen ostean, Udal taldeko bozeramaile guztiek jaso zuten Osoko Bilkurarako dokumentazioa osoa, baita EH Bilduren udal taldeko bozeramaileak ere, zeinak Osoko Bilkuretan gaiak tratatzerako orduan hitza hartzen duen".

EH Bilduk osoko bilkura bertan behera uzteko egindako eskaria aintzat hartu dute, "legea zorrotz jarraituta". Hala, data atzeratzea erabaki dute, otsailaren 13ra, osteguna: "Hala ere, bozeramaileak informazio osoa izan arren, zinegotziek Osoko
Bilkura baino bi egun lehenago dokumentazio jaso ez dutenez, EH Bilduk Osoko Bilkura atzeratzea eskatu du. Udal Gobernuak, legea zorrotz jarraituta eta eskaera hori aintzat hartuz, Osoko Bilkura datorren ostegunerako dei egingo du".

EH Bilduren oharrari "garrantzia kentzeko", besteak beste, azaldu dute, bilkurako gaiak aldez aurretik batzordeetan adostutakoak direla, eta 56 orriko dokumentazioa elebitan dagoela; euskaraz eta gazteleraz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak