Zaintza guneen nondik norakoak azaltzeko ikus-entzunezko bat grabatu eta ohar bat prestatu dute greba batzordekoek.
Hona hemen greba batzordearen oharra, bere osotasunean:
"Urtarrilak 30eko Greba Orokorra antolatzen hasi ginenean zaintza erdigunean jarriko genuela adierazi genuen. Lan, pentsio eta bizitza duinak nahi ditugu, eta horretarako zaintza lanak aitortzea ezinbestekoa da.
Zentzu honetan, Arrasateko Greba Batzordeak hurrengo planteamendua landu du Greba Orokorrera begira:
Zaintza lanak dira zure erdigunea eta greba egunean ezin dituzu zaintza lan horiek inoren esku utzi
Ez duzu greba eskubiderik zerbitzu minimoak (enplegua izan zein doan izan) oso altuak direlako Jakin, zure greba eskubidea bermatzeko borrokan jarraituko dugula.
- Zuk ere grebarekin bat egiten duzula adierazteko, besoko morea jantzi eta/edo amantala zintzilikatu dezakezu balkoian.
- Zaintzen duzun hori zurekin kalera atera daiteke?
- Zurekin mobilizazioetan parte hartu dezakeela eta gustura egongo dela uste duzu?
- Gertura zaitez mobilizazioetara. Mobilizazioak hasi aurretik parte hartuko dutenen beharrak jasotzeko tartea irekiko dugu. Mesedez, azaldu lasai zure beharrak txaleko horiak eramango dituztenei, askotan pribilejiodunok ez gara gai zure/zuen beharrez jabetzeko.
- Mobilizazioak hasita badaude edo zure beharrak diskrezioz azaldu nahi badituzu, txaleko horidun kideei azaltzeko aukera duzu. Berak zure beharrak asetzeko saiakera egingo du.
- Kalera bai, baina ezin du edo ez du mobilizazioetan parte hartzerik nahi?
- Zaintza-gunean goxo egon zaitezkeela uste duzu? Gertura zaitez antolatu
ditugun zaintza-guneetara. Bertan behar ezberdinak asetzen saiatuko gara. - Zure beharrak bertan dauden kideei mahai gaineratzeko aukera duzu.
- Zaintza-gunean goxo egon zaitezkeela uste duzu? Gertura zaitez antolatu
Mobilizazioetan zure ahotsa bermatu nahi dugu:
- Bidali zure testigantza audio mezu baten 683153304 telefonora urtarrilak 30eko
14:00ak baino lehenago, mobilizazioan presente egon dadin bermatuko dugu. - Egunean bertan zaintza-gunean dauden kideei zure mezua transmititu, beraiek jasoko
dute zure audioa eta mobilizazioan presente egoteko saiakera egingo dugu.
Zaintza lanak bermatuta dituzu zure egunerokoan, horregatik sistemarentzat "produktiboa" zara
- Kontzientzia hartu egunerokoan inguruak egiten dizkizun zaintza lanez, ordainduak zein doakoak izan: amak, bikoteak, langile interna batek, haurtzaindegia, etxez etxeko zaintzak, etab.
- Egun horretan normalean zaintza lanak egiten dituenari greba eskubidea ahalbidetzea da zure lehentasuna, normalean egiten ez dituzun zaintza lanak eginez eta pertsona horiei mobilizazioetan parte hartzeko aukera emanez, hori ere bada grebaren arrakasta.
- Eten ezin daitezkeen lan horiek nork egiten dituen ohartu, lanaren zailtasunaz jabetu, sistema honek martxa honetan jarraitzeko beharrezko dituen beste lan ezkutu horiek guztiak aitortu.
- Ez pentsatu zure etxeko gertukoenekin soilik, inguruko lagunen artean, gertukoek zaintza lanetan grebarik egiterik ez dutela ohartzen bazara, laguntza eskaini diezaiekezu.
- Zaintza-gune kolektiboetan parte hartu dezakezu. bertan daudenek, dituzten beharrak azalduko dizkizute. Zure ekarpena, une horretan dauden beharren arabera laguntza ematea izango da. Jakiak eta bestelakoak ere gerturatu ditzakezu.
Eta Arrasaten, U30ean, zein gune ahalbidetuko ditugu zaintza lanak kolektibizatzeko?
1. Zaintzaileen zaintza-gunea
- Helduak eta besoetako haurrak zaindu behar dituztenentzat:
- Zaintzaileak eta zaintza beharra duten pertsonak goxo egoteko espazioak
bermatuko dira. - Zaintza lanei buruz hausnartzeko solasaldiak antolatuko ditugu.
- 10:00an: Nork zaintzen du zaintzailea? Arrasaten, zaintza kolektibizatzeko zein urrats identifikatzen ditugu ?
- 16:00an: Herriak pertsonei egokitu behar zaizkie eta ez pertsonak herriei: zein behar ditugu Arrasate guztioi egokitutako herria izan dadin?
- Ordutegia: 9:30-12:45 eta 15:30-18:45
- Tokia: Irati Topagunea (Ferrerias 27).
- Zaintzaileak eta zaintza beharra duten pertsonak goxo egoteko espazioak
2. Haurren zaintza gunea
- Beraien kabuz mugitzen diren adin ezberdinetako haurrentzat:
- Haurrak jolas librean egoteko txokoak bermatuko dira: sorkuntzarako materialak, jolas sinbolikoa, eraikuntzak, etab. bermatuko dira.
- Eguerdian etxetik ekarritako bazkaria edo makarroiak tomatearekin jateko aukera egongo da. Haurra zaintza-gunera ekartzean abisatu bazkaltzera geldituko ote den edo ez.
- Ordutegia: 8:00-19:30
- Tokia: Erdialdeko Gaztegunea (Pablo Uranga 6)
Mobilizazioak pertsonei egokitu behar zaizkie, eta ez pertsonak mobilizazioei
- Zaindu beharreko pertsonak (haurrak, dependentzia maila altuko pertsonak…) mobilizazioetan parte hartzeko aukera eta gogoa baldin badute, gertura zaitez mobilizazioetara beraiekin. Mobilizazio guztien aurretik izan ditzakezun beharrak txaleko horiak eramango dituzten kideei adierazi eta asetzeko aukera egongo da.
- Zaintza beharrak dituen pertsonak ez(in) badu mobilizazioetan parte hartu, zaintza-guneak antolatuko ditugu. Gune honetan eroso egongo dela sentitzen badu(zu) gertura zaitez bertara, probatu eta bitarte horretan, zaintza lana kolektibiza dezakezu".