2020/02/16 10:00 - 13:00

Ikastaroak

Nire baitan

Nire baitan
Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako tailer hau, otsailaren 16an izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Argenis Mesa Ruiz gidatuko gaztelaniazko solasaldia. Doakoa izango da. Tailer honek izan nahi du topaleku bat emakume etorkinentzat, emakumeok elkartuta eta elkarrekin ibili gaitezen: seguru, sano, arin eta ahal handiz. Hala, emakumeon artean elikatzen bagara, josiko ditugu laguntza eta ahizpatasun sareak, errazagoa izan dadin gure asmoak eta gure ametsak egia bihurtzea hementxe bertan, orain gure etorkizuna eratzen ari garen honetan. Bizipen tailer bat da, non landuko baititugu gure beldurrak, entzutea eta konfiantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak