2020/02/29 10:00 - 13:00

Ikastaroak

Eztabaida feministak: amatasuna

Eztabaida feministak: amatasuna
Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako tailer hau, otsailaren 29an izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Ainara Gorostizu Muxikak gidatuko euskarazko solasaldia. Doakoa izango da. Feminismoak bi lan handi ditu amatasunari begira: bata, amatasuna instituzio bezala zalantzan jartzea; eta bestea, amatasuna, praktika eta esperientzia bezala, bizigarriago egiten laguntzea. Amatasuna politizatzen dugun bitartean, estrategia batzuk (estrategia feministak) eraiki behar ditugu amatasuna modu osasuntsuagoan eta bizigarriagoan bizitzeko. Ariketa honetan hasteko, saio honetan hausnartuko dugu zer den amatasun sanoa eta bizigarria, eta zer ez den (patriarkatuak zer eskatzen duen, amatasun hegemonikoak zer bultzatzen duen, amatasun eredu neoliberalak zer bultzatzen duen...), eta ondoren, estrategiak identifikatu eta partekatuko ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak