Batz-Araluceko langileek "dagokion erantzukizuna" hartzeko eskatu diote Mondragoni

Maialen Regueiro 2020ko urt. 17a, 12:51
Batz-Araluceko langileak Mondragon taldearen eraikinaren aurrean (Irudia: ELA)

Igorren kokatuta dagoen Batz-Araluceko langileak Mondragon taldearen eraikinaren kanpoaldean izan dira kooperatibari "dagokion erantzukizuna" hartzeko eskatzen. Horrekin batera, elkarretaratzean, Batz-Araluce itxi ondoren kalean gelditu diren 141 langileentzako etorkizunerako plana eskatu diote Mondragoni.

Batz-Araluce enpresaren itxiera

Araluce Igorreko enpresa bat da zein, 2016an Batz enpresarekin elkartu zen. Batz Mondragon taldearen barruan dagoen enpresa bat da, baina Araluceri dagozkion langileak ez dira kooperatibistak. Gauzak horrela, 2019ko urrian gertatutakoa azaldu du David Palacios, ELAko kideak: "Bi likidatzailek enpresaren administrazio-kontseilua bere gain hartu eta enpresaren itxiera agindu zuten". Langileek dagoeneko hainbat mobilizazio egin dituzte eta horietako bat, atzo Arrasaten, Mondragon taldearen eraikinaren aurrealdean egindakoa izan zen: "Mondragoni dagokion erantzunkizuna hartzeko eskatzen diogu. Izan ere, momentura arte ez ditu dagozkion ardura horiek bere gain hartu nahi izan".

Batz kooperatibaren azalpena

Gauzak horrela, Batz kooperatibak, egoera honen aurrean hainbat azalpen eman nahi izan ditu:

  • "2015az geroztik Araluce enpresak galerak izan ditu eta etorkizunera begira, ez zen espero egoerak buelta emango zuenik. Horregatik, prozesu hau saihetsezina izan da".
  • Enpresa-batzordeak zaildu egin du egoera bere jarrera negatiboarekin. Izan ere, egindako proposamen guztiak baztertu ditu eta horrek, enpresa gaur egungo egoerara eraman du. Amaitutako hainbat produkturen entrega atzeratzen saiatu dira, horrek enpresarengan duen eragina kontuan izan gabe.
  • Enpresa-batzordeak, Araluceko zein Batzeko arduradunekin bilerak egin ostean eta enpresaren egoera jakin arren, lan karga falta adibidez, konfrontazioarekin jarraitu nahi izan du.
  • Araluce kooperatiba ez izanik, kaleratutako langileek ezingo lukete Batz kooperatiban txertatu.
  • Enpresaren erreputazioa kaltetuko duen espekulaziorik ez egitea eskatzen dugu eta Batz eta Araluceko langileekiko mehatxuak ez dira onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak