Ruiz de Azua: "Valencia Sport-ekin ez du balioko bigarren edo hirugarren geratzeak"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urt. 4a, 13:54

Espainiako eta Europako atletismoaren puntako taldeetako bat den Valencia Sport-ekin fitxatu du Malen Ruiz de Azua (Arrasate, 1995) pertika jauzilariak. "Pertika jauzia indartu nahi izan dute eta horregatik fitxatu naute; garbi geratu da Valentzia Sport-ekin ez duela balioko bigarren edo hirugarren geratzeak. Irabaztea nahi dute eta, beraz, badut presio puntu hori".

Hori bai, Arrasaten jarraituko du bizitzen, eta Jonathan Perezekin entrenatzen. "Fitxaketaren berri izan duten gertuko guztiek hori bera galdetu didate. Nire bizimoduak berdin jarraituko du; Arrasaten jarraituko dut bizitzen eta lanean, eta Jonathan-ekin [Jonathan Perez da bere entrenatzailea] segituko dut entrenatzen".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak