Karpan jarri dituzten postuez gain, zenbait ekintza izan dira Seber Altube plazan, goizean zehar. Musikaz gain, puzgarrietan aritzeko aukera izan dute txikienek, eta arratsaldean ere, mota guztietako ekintzak izango dituzte.
"Gauza pila bat antolatu ditugu egunerako. Herriko saltokietakoek beraien produktuak herritarrei erakusteko kalera atera dituzte, eta halako ekintzak egiten ditenean, normalean, funtzionatu egiten dute. Hala, Seber Altube plaza beteta egon da, eta ea arratsaldean ere halako giroarekin jarraitzen dugun…", azaldu du Jon Apraiz Ibai-arteko presidenteak.