Lehenik, arratsaldean, umeendako jolas eta tailer ezberdinak egin dituzte, ludotekek antolatuta, eta ostean egin dute ekitaldi nagusia. Euskaltzaleen Topaguneak kaleratutako manifestuan oinarrituta, euskararen historiari errepasoa egin diote lehenik, eta ondoren, aurrera begira jarri dira, euskarak dituen erronkei begira.
Horrez gain, 2020ko Euskaraldian parte hartuko duten entitateen aurkezpena ere egin dute, arloka banatuta. Ondorengoak dira:
Kultura arloan: Arrasate Trikitixa Eskola eta Ttakun Txalaparta Elkartea.
Osasun arloan: Abian Fisioterapia Zentroa.
Enpresagintza arloan: Fagor eta Mondragon Taldea.
Hezkuntza arloan: EPA-HHI helduen eskola eta Ardatz formazio eta ikasketa zentroa.
Komertzio arloan: Ibai-Arte eta Taxka taberna.
Udala: Kiroldegia eta udaltzaingoa.
Kirol arloan: Besaide Mendizale Elkartea eta Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea.
Gobernuz kanpoko erakundeak: Mundukide eta Leintze elkarte gastronomikoa.
Euskararekiko konpromisoa erakutsi dute guztiek, eta euren desio eta erronkak irakurri ostean, saski batean sartu dituzte guztiek. Herritarrek ere izan dute hori egiteko aukera.
Ondoren, Tros taldearen dantza emanaldia izan da, eta bukatzeko, talde argazkia atera dute.