Jose Matas: "Jendearekin izandako hartu-emana izan da hiru hamarkada hauetako onena"

Xabier Urtzelai 2019ko aza. 23a, 13:12

Arrasate Aikido taldea 30. urteurrena ospatzen dabil. Gaur, elkarteko kideekin batera entrenamendu saio berezia egin dute Musakolan: "Jendea joan-etorrian ibili da, eta gustora geratu gara goizak eman duenarekin". 

Goiena paperean aurreratu moduan Arrasate Aikido taldeak 30 urte bete ditu, eta gaur Musakolako kiroldegian lan-saio berezia egin dute. Elkarrekin bazkaldu aurretik –kide batzuek tatamian ibili beharrean sukaldean lan handiagoa zuten gaur– izerdi apur bat egitea tokatdu, eta ondoren etorriko dira ospakizunak. Hain zuzen, hori da Jose Matas taldeko arduradunak nabarmendu duena: "Urte hauetan herriko jende mordoa ezagutzeko aukera izan dut, euren jarraipena egin ahal izan dut, eta ni horrexekin geratzen naiz, hori izan da emankorrena, Aikidotik harago".

Nabarmendu du Arrasaten borroka arteek orokorrean urte gorabeheratsuak izan dituztela. Urte batzuetan oso baldintza kaxkarretan jardun behar izan zutela: "Tatami egoki barik, neguan hotz pasatzen eta udan bero. Ez genuen entrenatzeko leku aproposik, baina azken urteotan egoera aldatu egin da eta geroago eta baldintza duinagoetan entrenatzen gara". Bada, defentsa pertsonalean oinarritzen den borroka arteak ez du etenik, eta zabalik ditu klubeko ateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak