Levanteko atezain arrasatearra ez da bihar Arrasateko Ferixalekuko hauteslekuan egon beharko, eta domekan Athleticen aurka duen partiduan (14:00) zelairatzeko ez du inongo arazorik izango. Azken egunotan zurrunbiloa sortu da gaiaren inguruan, baina Fernandezek berak GOIENAri ziurtatu berri dio bihar ez dela hauteskunde-mahaiaren eraketan egon beharko. Atezain arrasatearrak epaileak erabakia aldatu izanaren arrazoia ez du ezagutzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.