Aitor Fernandez atezaina domekako hauteskundeetako lehendakariorde Arrasaten

Maialen Regueiro 2019ko azaroaren 6a

Hainbat komunikabidetan adierazitakoaren arabera, Aitor Fernandez, Levanteko atezain arrasatearra, domekako hauteskundetan, Arrasateko eskola bateko lehendakariorde izateko deitua izan da. Levantek gainera, Athletic Club taldearen aurkako partidua du domekan, 14:00etan, San Mamesen.

Levantek aurkeztutako helegiteak

Fernandezek, lehendakariorde izateko deia jasota, Levantek helegitea aurkeztu du, arrasatearra Athletic Cluben aurkako partiduan egon dadin. Helegitea ez da onartua izan eta hainbat komunikabideren arabera, honakoa izan da arrazoia: "Athletic Cluben aurkako partidua Aitor Fernandez gabe jokatu dezake Levantek, taldeak beste atezain batzuk baititu".

Gauzak horrela, Levantek bigarren helegitea aurkeztu du eta taldea, erantzunaren zain dago. Azken erantzunik ez balego, Fernandez deituta dagoen Arrasateko eskola horretan egon beharko litzateke domekan, 08:00etan. Bere mahaiko lehendakaria agertuz gero, Fernandez San Mamesen jokatzeko moduan egongo litzateke; aldiz, mahaian egotea egokitzen bazaio, Levantek beste atezain batekin jokatu beharko du Bilbon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak