Txartel berdea altxata, baiezkoa eman dio Arrasatek 2020ko Euskaraldiari

Xabi Gorostidi 2019ko urriaren 31

Lehen herri batzarra egin dute gaur Arrasaten Euskaraldiaren bigarren aldira begira. 2020ko azaroaren 20tik abenduak 4ra bitartean egingo da, eta 2019 abenduaren 3an egingo dem Euskararen Egunean presentzia izango du.

60 euskaltzale inguruk hartu dute parte 13 hilabete barru egingo den Euskaraldiaren berri jakiteko saioan, eta aho batez erabaki dute Arrasatek bertan parte hartzea.

Herriko entitateak eta norbanakoak inplikatzea izango da erronka nagusietako bat, eta hori lortzeko herri batzorde bat eta talde motor bat eratuko dira.