Azaroaren 9an, zapatu honetan, ate irekiak egingo dituzte Garaia Parke Teknologikoan

Eneko Azurmendi 2019ko aza. 4a, 17:23

Jardunaldi hauen helburua da "Arrasateko eta Debagoieneko herritarrak parkeko enpresetara hurbiltzea eta hauek ezagutu ahal izatea, eta gaur egun diziplina ezberdinetan aplikatzen diren teknologia desberdinak esperimentatzea".

10:30ean irekiko da esparrua, eta 11:000etan parkeko enpresekin egindako ekitaldia izango da. Mota guztietako jarduerak egingo dituzte: puzgarriak, marrazketa tailerrak, 3D inprimaketa, errealitate birtuala eta robot humanoide bat, eta abar.

11:15etik 12:00etara, bisita gidatua egingo da parkeko zenbait enpresatan, eta zer egiten duten eta beste bitxikeria batzuk kontatuko dizkiete bertaratutakoei. Era berean, Adineko liderrak gizartearentzat hitzaldia ere egongo da BiziPoz enpresaren eskutik. Bukatzeko, zozketak eta luntxa egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak