Oskarbi enpresak gezurtatu egin du ELAk egindako salaketa

Amaia Aranegi 2019ko urr. 24a, 16:20
Oskarbik Arrasaten daukan denda.

Zazpi langileren kaleratzeak direla eta ELAk egindako salaketaren harira, Oskarbi enpresak argitu nahi izan du langileen eskubideak beti bermatu dituztela eta salmenten beherakadaren ondorioz hartu behar izan dituela neurriok.

Enpresa txiki bat dela Oskarbi adierazi dute, 12 denda de 40 langile dituena, eta, ez dituztela ulertzen ELAk egindako salaketak, haien ustetan ez baitute zerikusirik errealitatearekin: "Oskarbik, langileen eskubideak beti bermatzen ditu. Gaur egun ez dago, eta ez da inoiz egon, lan prekarietaterik Oskarbin. Beraz, enpresaren erabakiak ez dauka zerikusirik langileen bilerekin edo haien eskubideak gauzatzearekin".  Eta ELAri dei egin dio bere adierazpenak eta salaketak froga ditzan.

Era berean, gaineratu dute kontsumo aldaketen ondorioak jasan dituztela: "Zoritxarrez, kontsumo ohiturek aldaketak ekarri dituzte (Zara, Amazon), horrek salmenten beherakada ekarri duelarik gure dendetara. Ondorioz, Oskarbik neurriak hartu behar izan ditu, langileen berrantolaketa eta bi dendaren itxiera ekarriz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak