Altsasukoen auziko epaia salatu dute Arrasaten ere

Julen Iriondo 2019ko urriaren 12a

Bilkura egin zuten atzo arratsaldean plazan, Altsasukoak aske, indar okupatzaileak kanpora zioen pankartaren atzean. Adin guztietako herritarrek erantzun zioten gazteek egindako deialdiari.

"Espainiako justizia faxistak Euskal Herriaren aurkako azkeneko eraso judiziala burutu berri du, Altsasuko zazpi gazte euskaldun kartzelan mantendurik hainbat eta hainbat urtetarako, beste muntaia polizial baten bitartez. Euskal Herri langileari beldurra sartzeko amarru krudel honek ez du bere helburua lortu", zioten deitzaileek deialdiarekin igorritako mezuan.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak