Epaiak "diskriminazio larrigarria" kendu arren, kartzela zigor handia ezarri die Gorenak Altsasuko zortzi gazteei: ia 51 urte, guztira –aurrez 79 urtekoa zen–.
Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako kartzela zigorrak
- Oihan Arnanz 9 urte eta erdi.
- Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda 8 urte eta erdi.
- Jonan Cob eta Julen Goikoetxea 7 urte eta erdi.
- Aratz Urrizola 4 urte eta bi hilabete.
- Iñaki Abad 3 urte eta erdi.
- Ainara Urkijo urte eta erdi.
Urriaren 26an Iruñera
Atzo Altsasuko Gurasoek egindako agerraldian, hilaren 26an Iruñean egingo den elkarretaratzearen berri eman zuten. Probintzia Auzitegiaren aurrean izango da 17:00etan. Horretaz gain, azarorako beste hainbat ekitaldi antolatzen ari dira Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformako kideak.
Bestalde, gurasoek prentsaurrekoan azaldu zutenez, prest daude auzia Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegira eramateko.