Urriaren 19an egingo dute Mondranbike martxa

Xabier Urtzelai 2019ko urr. 11a, 12:15
Ziklistak, joan den hilean, Bergaran egindako Palmerakuen martxan.

Besaideko lagunek gertu dute aurtengo Mondranbike martxa, eta, azken urteotako joerari jarraituta, bizikleta gainean teknikoki trebeak direnek ere gozatu ederra hartu ahal izango dute.

Horrek ez du esan gura eurendako soilik antolatutako martxa izango denik, antolatzaileek hiru ibilbide erakargarri prestatu dituzte eta. Hala, ibilbide errazenak 28 kilometro (1.050 metro) izango ditu, eta zailtasun tekniko ertaina. Ibilbide luzeak 35 kilometro izango ditu (1.500 metro) eta zailtasun tekniko altua. Eta azkenik, Extreme deritzona ere prestatu dute. Hala, izenak esaten duen moduan, muturreko ezaugarriak izango ditu: 40 kilometro, 1.800 metrotako desnibela eta zailtasun tekniko handia.

Internetez urriaren 16ra arte

Izena aurrez eman gura duenak urriaren 16ra arte du horretarako aukera (Kirolprobak.com), baina egunean bertan ere izena emateko aukera emango dute antolatzaileek. Aurten, Biteri plazatik abiatuko da martxa. Ibilbidearen gaineko xehetasunak dagoeneko argitaratu dituzte Mondranbike-ko antolatzaileek, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak