LKRTSN egunean bizitako "momentu deserosoak" salatu dituzte AGAKOko kideek

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 30a, 13:18

LKRTSN eguneko kontzertu bat, gaztetxean.

Gaueko une batean gaztetxeko aforoa bete egin zen, eta inor gehiago ez sartzeko erabakia hartu zuten. "Momentu horretan, bertan zen jende baten partetik errespetu faltak, eraso berbalak eta
barreak jasan behar izan genituen" azaldu dute AGAKOko kideek.

Hona hemen komunikatua, bere osotasunean:

"Joan den zapatuan Arrasateko Gaztetxean AGAKOko eta Elkartasun Eguneko kideok une deserosoak bizi izan genituen. Gaueko momentu batean, aforoa bete egin zen eta, beraz, ateak itxi behar izan genituen.

Momentu horretan, bertan zen jende baten partetik errespetu faltak, eraso berbalak eta barreak jasan behar izan genituen. Azpimarratzekoa da, momentu horretan Gazte Asanbladak eta Elkartasun Eguna antolatzen ibiltzen diren kideak erabaki bat hartu genuela eta erabaki horri aurre egin ziotela bertan zeuden batzuk. Baina, erabakia argia zen: Gaztetxeko aforoa beteta zegoen eta ez zen posible inor gehiago sartzea. Horrela, beraz, jendea bertatik kanporatzea erabaki onena zela iritzi genuen. Erabaki hau ez zen inondik inora erabaki arbitrario bat izan, betiko irizpideen arabera hartutakoa baizik: Gaztetxeak aforoa dauka eta baldintza hori bete egin behar da.

Esan beharra dago halako egoerak aurretik ere eman izan direla, askotan jarri baita Asanbladako kideon hitza zalantzan. Bestalde, hausnarketa prozesu baten aurkitzen gara eta jakin badakigu, asanbladako kideon gehiengoa emakumeak* garen heinean, gure
izaerarekin bat ez datozen zenbait jarrera hartu behar izaten ditugula entzunak izan gaitezen. Bestela, gure hitzak ez baitu balio. Honekin, honen inguruko hausnarketa egitera gonbidatu nahi dugu jende guztia.

Hala ere, eskertu nahi genioke momentu horretan (eta gainontzeko egunetan) bai Gaztetxea baita Asanblada eta Elkartasun Eguneko kideak babestu, maitatu, errespetatu eta lagundu gintuen jendeari. Horrelako momentu gogorretan bidelagun zaretenok, sinisten dugun horregatik borrokatzeak merezi duela gogorarazi eta indarra ematen diguzue. Eskerrik asko!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak