Markel Uriarte eta Marketa Michalkova, azkarrenak Arrasateko Enduro Lasterketan

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko ira. 29a, 16:04

Aurten, Espainiako Open txapelketako azken proba izan da Arrasatekoa, eta horregatik "maila inoiz baino altuagoa izan da", parte-hartzaileen hitzetan. Lasterketak eman dituen xehetasun guztiak, protagonista nagusien inpresioak eta beste, asteleheneko Harmailatik saioan (21:30-23:30). Aurrerapen bideoa

Parte hartze izugarria izan du aurten Arrasateko enduro probak. 200 lagun inguru batu dira goizeko 8:00etan, Arrasate inguruko mendietatik jaitsiera azkar eta ikusgarriak egiteko, eta iaz bezala, gizonezkoetan, Markel Uriarte aretxabaletarra izan da azkarrena. Emakumezkoetan, Marketa Michalkova madrildarrak lortu du garaipena. Aipatzekoa izan da ere iaz hankako lesioa zela eta parte hartu ezin izan zuen Adiran Jurado aretxabaletarrak laugarren denborarik onena egin duela gaur, eta 23 urtez azpiko azkarrena izan dela.

Izan ere, aurten, Arrasateko lasterketa Espainiako Open-eko azken proba puntuagarria izan da, eta horrek parte-hartzea handitzeaz gain, pilotuen maila asko igo du, eurek GOIENAri azaldu dioten moduan. Horrela, Espainiako Openeko txapeldunen tituluak ere banatu dituzte proba bukatu ostean. Emakumezkoetan Marketa Michalkova izan da onena, eta gizonezkoetan Mariano Mari eivissarra.

Ibilbidea "ikusgarria eta gozatzeko modukoa" izan dela aipatu dute pilotu gehienek, eta probaren berezitasuna izaten den "ezkutuko tramua inoiz baino politagoa" izan dela nabarmendu dute.

Espainiako Federazioko ordezkariek, bestalde, "Arrasateko proban egin duten lan eta antolaketa ona" azpimarratu nahi izan dute, eta "lasterketa primeran" joan dela ere azaldu dute. Arrasateko Enduro Lasterketako antolakuntzako kide Asier Rosadok, gainera, proba "bikain" joan dela, eta datorren urterako "antolatzen jarraitzeko gogoekin" bukatu dutela adierazi du.

 

Arrasateko Enduro Lasterketako Sailkapenak, mailaz maila:

 

Junior maila gizonak:

1- Ignacio Valverde 16:51

2- Haritz Ibabe 17:32

3- Bernat Prat 18:08

 

23 urte azpikoak, gizonak:

1- Adiran Jurado 16:54

2- Mariano Mari 16:57

3- Mateu Tur 16:58

 

23 urte azpikoak, emakumeak:

1- Mireia Baquedano 25:55

2- Iris Reguera 29:19

 

Elite, gizonak:

1- Markel Uriarte 16:36

2- Jose Antonio Diez 17:11

3- Anaue Rodrigues 17:12

 

Elite emakumeak:

1- Marketa Michalkova 21:56

2- Marta Zanon 23:27

3- Carla Rodriguez 23:36

 

Master 30 gizonak:

1- Juan Jose Esnaola 16:46

2- Jose Maria Guerra 17:34

3- Gaizka Juaristi 17:37

 

Master 30 emakumeak:

1- Onintza Muruaga 24:31

2- Susana Ribeira 28:30

 

Master 40:

1- Antonio Perez da Costa 17:31

2- Enrique Santonja 17:35

3- Zigor Urain 18:02

 

Master 40 emakumeak:

1- Elisabeth Ruiz 25:01

2- Nila Veneroso 27:47

 

Master 50 gizonak:

1- Antonio Candela 18:47

2- Carlos Cantos 19:23

3- Juan Antonio Valverde 20:01

 

 

Erlazionatuak

Arrasateko enduro lasterketa

Ibai Zabala 2019 ira 29 Arrasate

Arrasateko enduro lasterketako aurrerapen bideoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 ira 29 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak