Kulturaren ideia zabaltzea helburu duen 'Itzuli barik' erakusketa ikusgai dago Kulturaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ira. 21a, 10:54

Inauguratu dute Harriak eta Eremuak programaren barruan kokatzen den Itzuli barik erakusketa. Kulturateko klaustroan egongo da ikusgai, urriaren 19ra arte. Alazne Zubizarreta arrasatearraren eta Natalia Suarez eta Daniel Llariaren lanak jasotzen ditu erakusketak.

Inauguratu dute Itzuli Barik erakusketa. Kulturateko klaustroan dago ikusgai, urriaren 19ra arte.

Hiru artisten lanak jasotzen ditu erakusketak: Alazne Zubizarreta –Arrasate, 1994–, Natalia Suarez –Gasteiz, 1994– eta Daniel Llaria –Logroño, 1985–. Harriak eta Eremuak programaren barruan kokatu behar da erakusketa eta Leire San Matin ibili da koordinatzaile lanetan.

Erakusteaz haratago interakzioa bilatzen duen erakusketa da Itzuli Barik. Hori horrela inaugurazio ekitaldian Maider Arregi, Maddi Gallastegi eta Miren Artetxe bertsolariek parte hartu zuten kantuan; eta, Ttak! gazte taldeko partaide Ekhiñe Casadok kontzertua eskaini zuen.

Jarduera osagarriak

Erakusketa inguratuko duen eta zeharkatuko duen zenbait jarduera bildu dituzte. Urriaren 20an, esaterako, Ana Isabel Ugaldek bisita gidatua egingo du. Arrasateko historia zentrora ekarri eta artisten piezak bertako kontestuan irakurtzeko bisita izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak