Ekain Zubizarreta Andoainen dago jada, eta Arrasaten elkarretaratzea egin dute

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 16a, 20:05
Ekain Zubizarreta, Madrildik Andoainera heldu berri. (Argazkia: Aiurri).

Madrildik heldu berri, harrera egin diote andoaindarrek. Epaiketa hasi eta berehalako akordioaz hitz egin du, eta jasotako babesagatik eskerrak eman ditu. 

Arrasaten, ordea, Zubizarreta eta beste 46 epaituak babesteko elkarretaratzea egin dute. Eguerdian beste kontzentrazio bat egon da Herriko Plazan. Ikasle abertzaleak taldeak greba eguna deitu du gaurko, eta horren baitan egin dute agerraldia hainbat gaztek. 

Antolatzaileen arabera grebaren jarraipena “erabatekoa” izan da, 100 lagun inguruk hartu dute parte eguerdiko kontzentrazioan. Honako balorazioa egin du IA-k grebak izan duen eragina ikusita: “Gaurkoak erakusten du ikasleen mobilizazio gaitasuna hazten doala Arrasaten, eta etorkizunean ere, gure herria ikasleria borrokan abangoardia izatea lortuko dugu”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak