Emakume txokoak irailetik abendura bitarteko plangintza aurkeztu du

Jone Olabarria 2019ko ira. 10a, 15:37

Irailetik abendura bitarte antolatutako ekintzen plangintza aurkeztu du gaur Arrasateko emakumeen txokoak. Jakinarazi dutenez, iaz 340 emakumek parte hartu zuten ikastaro eta tailer ezberdinetan, eta aurten ere "herritar guztiak parte hartzera" gonbidatu nahi izan dituzte.

2019 urteko bigarren plangintza, irailetik abendura bitartekoa, aurkeztu du gaur Arrasateko emakumeen txokoak. Oraingoan, ikastaroak lan ildoka antolatu dituzte, nahiz eta "kasu askotan ildo ezberdinak gurutzatzen diren". Helburu nagusia, "emakumeen ahalduntzea eta parte hartze soziala eta politikoa sustatzea" dela azaldu dute.  Horretarako "ikuspegi feministatik lan egin eta emakumeak beraiek prozesuaren protagonista bilakatu beharra" azpimarratu dute.

Hazkunde pertsonala, parte hartze soziala eta feminismoa

Landuko den lehen ildoa da hazkuntza pertsonala, emakumeen nortasuna eta subjetibitatea indartzeko helburuz. Bere baitan Bizitzaren labirintoak, krisiak eta doluak; Lodiaktibismoa eta Elektrizitate ikastaroa; Menopausia, antolatu dituzte.

Azaldu dutenez, "Kontzientzia eta tresnak eskuratzea" da bigarren ildoaren helburua, "komunitatean eragiteko eta eraldaketarako bideak zabaltzeko". Ildo hau lantzeko, Feminismoak mapeatzen; Autodefentsa feminista eta lodiaktibismoa antolatu dituzte.

Jorratuko den azken ildoa, feminismoarena da. Bere baitan antolatu dituzte, Irakurketa feministen txokoa, Eztabaida feministen gunea, Emakume migratu eta arrazializatuen borrokak eta erresistentziak tailerra  eta Psikologia tailerra emakume migratuentzat.

"Sentsibilizazio ekimenak"

Urriaren 8an, martitzena; 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian ikasturteari hasiera emango diete, En femme filmaren emanaldiarekin, Urriaren 17an, eguenean, 19:00etan "emakumeak taularatzeko helburuarekin" Agur eta Dolore eta Amatxi Dixit antzezlanak egongo dira ikusgai. Azaroaren 12an Nerea Barjola izango da Micorfísica sexista del poder liburua aurkezten, baita ere Kulturaten, eta azaroaren 28an, Zauriak dokumentala emango dute.

Ikastaroak emakumeei zuzenduta daudela gogorarazi dute eta orientazioa ere jaso dezaketela, Emakume Txokora hurbilduz edo deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak