Ibai-arte "harrituta eta haserre", alde zaharra eraberritzeko planari buruz esandakoekin

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 10a, 15:41

Udalak astelehenean eman zituen aditzera PER plana birmoldatzeko jasotako hamar proposamen, non bi Ibai-artek egindakoak ziren. Hauek oharra kaleratu dute, esanez, eurek bost proposamen eta bi aldaketa egin zituztela, eta euren ahotan jarritako bi horiek ez direla zuzenak. Proposamenak 2019ko ekainean helarazi zizkioten Udalari, eta dokumentu hori ere argitaratu dute. 

Hona hemen Ibai-artek komunikabideetara igorritako oharra bere osotasunean:

"Ibai-Artetik, Arrasate Merkatal eta Zerbitzuen Elkartetik, zuzentzen gara zuengana 2019ko irailaren 9an Ibon Arrupe Hirigintza zinegotziak egindako prentsaurrekoan azaldutakoarekin bat ez gaudela azaltzeko eta gure ezinegonaren berri emateko. Elkarteak ez daki Ibon Arrupe Hirigintza zinegotzia bera edo Udala den Ibai-Arteri gutxiesten diona, harrituta gaude eta nahiko haserre.

Prentsaurrekoan esandakoaren arabera Ibai-Artek eskatu ditu "erakusleihoen zabalera handiagoa izan ahal izatea, eta toki zehatz bateko komertzioak toldoa jarri ahal izatea” eta hau ez da horrela. Ibai-Arte urte asko dabil Udalari Alde Zaharra Oneratzeko Planaren –Gaztelaniazko PER delakoa– moldaketa eskatzen eta momentura arteko proposamen eta iradokizunak helarazi zizkion berriz ere 2019ko ekainaren 10ean. Laburbilduz, Alde Zaharra Oneratzeko Planaren moldaketan kontuan izateko ondorengo proposamen eta iradokizunak aurkeztu zituen Ibai-Artek:

  • Establezimenduei (irekita zein itxita egon) birmoldaketak eta berrikuntzak erraztea ikusgarriagoak egin eta irudi eta irisgarritasuna hobetzeko, gaur egungo egoerara egokituz, eta beti ere, gastu, establezimendu murrizketa eta erakusleihoen ikusgaitasunarekin koherente izanik.
  • Aldameneko lokalen bateratzea ahalbidetzea, gaur egungo salmenta motara egokitzen diren saltokiak irekitze aldera. Aurrez establezimenduan existitzen ziren fatxadetako elementuak berriz jartzea ahalbidetzea (adibidez toldoak, pertsianak, etab.)
  • Irisgarritasun birmoldaketak kasuan kasu aztertzea, bete beharreko araudia egon arren, beti ezin daitekeelako 100%ean bete establezimenduan kalteak eragin gabe.
  • Irekitzeak erraztu, titulartasun aldaketetan permisiboagoak izan, proiektuen bideragarritasuna egiaztatu artean lokalak egokitzeko denboraldiak handitu, etab. Hiri-Ekonomiaren Plan Estrategikoan jasotzen den bezala:
    • Udalaren hitzarmen bidez araudira egokitzeko hiru urteko epe bat ematea, merkatariei eta gune historikoan kokatzen diren aktibitate ekonomikoa gauzatuko duten agenteei zuzendua (hutsak zein okupatuak). Modu orokorrean ezarri beharrekoa, bai negozio berri, zein birkokatzen direnei edo establezimendu berriak ireki nahi dituzten jada funtzionamenduan dauden enpresei zein egungo aktibitateen eskualdatzeei. Epe trantsitorio honek, kokapena egokia den ala ez ikustea zein negozioaren bideragarritasuna kontrastatzeko aukera ematen du; baldintza ekonomikoak sortuz lokalaren egokitzapenerako. Egokia izango litzateke honen aplikazioarekin batera alokairuaren prezioaren
      segimendua egingo balitzateke ere, txertaturiko flexibilizazioak lokalen prezioen gorakada ekiditeko (nahi ez den efektua).

  • 2011an aurkeztu genuen bezala, Alde Zaharra Oneratzeko Planean puntu
    hauek aldatu:
    • 35. ARTIKULUA. KANPOKO PARAMETROEN KONPOSIZIOA. Existitzen diren eraikin zein berrietan, kalera ematen duten eraikinen pisu baxuetako fatxadetan, elementu trinkoen proportzioa ez da beheko solairuko fatxadaren azalera guztiaren 2/5 baino gutxiagokoa izango (altura lehengo solairuarekiko dagoen inposta tarteraino ulertzen da). Elementu trinko hauek fatxadako parametro trinkoekin bat etorri beharko dira eraikineko altura guztian, 50 zentimetroko gutxiengo zabalera izan beharko dute eta elementu iraunkor bezala kontsideratuko dira. Eraikuntzako beheko solairuko lokaletan titular bat baino gehiago egongo balira, obrak hasi aurretik hauengandik sinatutako akordio marko bat eskatuko da, eta berau hurrengo obretarako loteslea izango da. Fatxada bereko hutsune guztiak, etxebizitzetako atarirako sarrera izatera zuzenduta dagoena izan ezik, altura bera izango dute. Salbuespen bezala, kalean existitzen den desnibelak altuera diferentzia logikoa egiten duten kasu konkretuak.
    • 94. ARTIKULUA. TITULARTASUN ALDAKETETAN HIRIGINTZA EGOKITZAPENA EGIN BEHAR IZATEA. Titulartasun aldaketetan ez da hirigintza egokitzapena exijituko, beti ere burutuko den aktibitatea berdina bada eta lokalak ez baditu egokitzapen lanak eramaten".

Horrez gain, 2019ko ekainean Udalari igorritako proposamenak batzen dituen 10 orriko dokumentua ere atxiki dute. Egin klik hemen ikusteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak