Senegaleraino iritsiko diren txalaparta doinuak

Jone Olabarria 2019ko uzt. 19a, 11:11

Ndank Ndank elkartearekin batera, Senegalgo Dionewar herrian hezkuntza proiektua garatuko dute 25 lagunek. Tartean da Antton Martinez Gorosmendi, txalaparta bertara eraman eta ezagutzera emango duen Ttakun taldeko kidea

Hezkuntzan fokua jarrita abia-tuko dira Debagoienetik 25 lagun, abuztuaren 4an, Senegaleraino. Bi astetik gora emango dituzte Dionewar herrian hainbat proiek-tu garatzen –eskolaren handitzen lanak, esaterako–, baita "kultur elkartrukea eta herrien arteko lankidetza" sustatzen ere.

Helburu horrekin, hain zuzen, eramango du Antton Martinez Gorosmendik, Ttakun elkarteari esker, txalaparta Dionewarreraino: "Proiektuan parte hartzeko asmoa nuen hasieratik, baina, bilera batean, txalaparta bat hara eramatea ideia polita izan zitekeela iruditu zitzaidan, eta bota egin nuen. Bertan zeu-denek proiektu aberasgarria garatzeko bide bezala ikusi zu-ten. Ttakun-eko kideei zer irudituko zitzaien oraindik jakin gabe esan nuen", azaldu du.

Txalaparta taldetik azkar eman zuten baiezkoa, eta, hala, Senegaldik bueltatzean instrumentua han utziko zutela erabaki zuten. "Oinarri txiki batzuk erakustea da asmoa, jolasean bezala. Ikastaro labur bat eskainiko dugu", dio Ttakuneko kideak.

Hantxe egingo dutenaz galdetuta,  dio: "Goizak proiektu ezberdinak garatzeko erabiliko ditugu eta arratsaldeetan, berriz, hango kultura eta bizimodua barrutik ezagutu nahiko genuke".

Fusioaren bila

Proposamena egin zutenetik "jarrera positiboa" nabaritu zu-tela kontatu du; Ndank Ndank elkartetik txalapartarekiko "interes berezia" sumatu zuten: "Senegalgo musikan perkusioak garrantzi handia du, yembe eta danborrek indar handia dute. Txalaparta ere perkusiozko instrumentua izanik, ezagutaraztea soilik ez, fusio antzeko bat lortzea polita litzateke. Txalaparta han utzita, ziur gaude senegaldarrek lan polita egingo dutela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak