Irailetik aurrera, beraz, Victoriano Etxabe izango da Arrasateko parrokoa. Argaratek adierazi du, "ofizio guztietan bezala, permuta lanak ahalik eta hoberen" egiten ahaleginduko direla.
Alardearekin "minduta"
Etxabe Hondarribiako parroko izan zen lau urtez, baina 2018ko irailaren 8ko Alardean bizi izandako "espektakulu gaitzesgarria" ikusita kargua utziko zuela jakinarazi zion Gipuzkoako gotzain nagusi Jose Ignacio Munillari. Presiorik jasan zuen galdetuta, zera adierazi zuen ETB 1 katean egindako elkarrizketa telefoniko batean: "Ez dut presiorik jasan; guztiz aurkakoa. Alkatearen eta Jaizkibel konpainiaren babesa jaso dut".