Monterron parkea, trikiti doinuen agertoki, bihar

Maialen Regueiro 2019ko eka. 21a, 11:16

Ekain hasieran, Loratu da hazia diskoa aurkeztu zuen Arrasateko Trikitixa Eskolak eta bihar, diskoko hamaika kantuak eskainiko ditu Monterron parkean, 18:30ean hasita. Bertan, ekoizpenean lagundu duten hainbat protagonista izango dira.

Ekain hasieran, aurkeztutako Loratu da hazia diskoaren aurkezpena egin zuten Arrasateko Trikitixa Eskolako kideek eta bihar, zapatua, diskoko abestiak taula gainean ikusteko aukera izango da Monterron parkean, 18:30ean hasita. Diskoa hamaika abestiz osatuta dago eta hainbat kolaboratzailek hartu dute parte ekoizpenean; besteak beste, Kristina Solanok eta Ane Zuazubiskarrek.

100 ikasletik gora

Loratu da hazia diskoan, beharrezkoa izan da hainbat kolaboratzaileren lana, baina baita Arrasateko Txikitixa Eskolako ikasleena ere. Arrasateko trikiti irakaslea Irati Gutierrezek aipatu duenez, 100 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte diskoan eta, hain zuzen, bihar guztiak taularen gainean ikusteko aukera izango da. Biharko emanaldian, diskoak dituen hamaika abestiak eskainiko dituzte. Horren harira, Gutierrezek honako hau aitortu du: "Gure asmoa diskoan parte hartu dutenak biharko emanaldian izatea zen. Zuni kantuaren egile Kristina Solano, esate baterako, Monterron parkean izango da". Horrez gain, Gutierrezek honako hau aurreratu du: "Hainbat sorpresa izango dira eta horietako bat Arrasateko dantzariekin lotuta egongo da".

Harrera ona

Diskoak orain arte izan duen harrerari dagokionez, honako hau adierazi du Gutierrezek: "Diskoaren emaitzarekin pozik gaude, eta, horregatik, salmentari dagokionez itxaropena geneukan. Momentuz, feedback ona jaso dugu". Honen harira, Gutierrezek aipatu du biharko emanaldian mahai bat jarriko dutela diskoak saltzeko.

Maketa lehiaketa

Bestalde, Trikitixa Elkarteak maketa lehiaketa antolatu du, beste urte batez; 25 urtetik beherakoek hartzen dute parte. Edizio honetan, Arrasateko Trikitixa Eskolako bi talde aukeratuak izan dira lehiaketan jarraitzeko: batetik, Eider Luengo aretxabaletarra; eta, bestetik, Ekiñe Casado eta Maite Lizundia trikitiarekin eta Haritz Olaeta eta Izar Ruiz de Austri gitarrarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak