300 mendizale elkartu dira Arrasaten, Aiba! mendi martxa egiteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 9a, 19:18

300 mendizale irten dira Biteritik Aiba! mendi martxa egiteko asmoz. Bi ibilbide antolatu dituzte: luzea, 41 kilometrokoa, eta motza, 34 kilometrokoa. Aurtengoan, eguraldiak lagundu duenez, pentsatutako ibilbideak bere horretan egin dira: Udalaitz eta Anboto igo dituzte ibilbide luzea egin dutenek.

07:00etan irten dira mendizaleak, eta 12:00ak inguru iritsi dira lehenengoak, Biteri plazara. 300 mendizale izan dira guztira, Aiba! mendi martxa egin dutenak. 70 bat lagunek ibilbide luzea egin dute, 41 kilometrokoa; eta, beste guztiak motza, 34 kilometrokoa.

Eguraldia lagun izan dute eta inongo arazo barik egin dituzte gaurko prestatuko ibilbideak. 41 kilometrokoa egin dutenek Udalaitz eta Anboto mendiak igo dituzte: "Orain dela bi urte, eguraldiak ez zuen laguntzen, eta segurtasunagatik ez zen Anboto igo", azaldu du antolatzaile taldeko Ekaitz Aranburuzabalak. Aurten, ordea, eguraldia lagun izan dute eta behe-lainoa izan duten arren, Anboto igo dutenek nabarmendu dute "goia argi" zegoela.

Amaieran jana eta edana izan dute Biteri plazan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak