07:00etan irten dira mendizaleak, eta 12:00ak inguru iritsi dira lehenengoak, Biteri plazara. 300 mendizale izan dira guztira, Aiba! mendi martxa egin dutenak. 70 bat lagunek ibilbide luzea egin dute, 41 kilometrokoa; eta, beste guztiak motza, 34 kilometrokoa.
Eguraldia lagun izan dute eta inongo arazo barik egin dituzte gaurko prestatuko ibilbideak. 41 kilometrokoa egin dutenek Udalaitz eta Anboto mendiak igo dituzte: "Orain dela bi urte, eguraldiak ez zuen laguntzen, eta segurtasunagatik ez zen Anboto igo", azaldu du antolatzaile taldeko Ekaitz Aranburuzabalak. Aurten, ordea, eguraldia lagun izan dute eta behe-lainoa izan duten arren, Anboto igo dutenek nabarmendu dute "goia argi" zegoela.
Amaieran jana eta edana izan dute Biteri plazan.