Elkartasun Egunaren XXI. edizioa, baina beti bezain garrantzitsua

Xabi Gorostidi 2019ko eka. 5a, 10:30

Mumbaiko Ankur umezurztegiko nesken argazkia; tonbolan batutako dirua eurentzako bideratuko diete. (Argazkia: Harreman GKE)

Harreman GKEk Elkartasun Egunaren edizio berri bat egingo du zapatuan. Herrialde txiroetako arazoak ezagutarazteko eta horiei aurre egiteko helburua izango du beste behin, eta zozketak, kontzertuek eta haurrentzako jolasak ez dira faltako.

Seber Altube Plaza elkartasunaren eta solidaritatearen erdigune bilakatuko da zapatuan, Harreman, Serso eta AMS GKEen Elkartasun Egunaren epizentro izango baita. Amnesty International, Mugarik Gabeko Medikuak, Mundukide, Etorkinen Pastoraltza, eta Harreman Denda eragileek postuak jarriko dituzte esku artean dituzten proiektu solidarioen berri emateko. Baina informazioa hedatzeko postuez gain, zozketek, kontzertuek eta jolasek osatuko dute jai eguneko egitaraua.

Askotariko ekintzak

11:00etan haurrentzako puzgarriak erabilgarri egongo dira, eta handik ordu erdira trikitilariek Seber Altubeko bazterrak alaituko dituzte. 13:00etan, Arrasate Musikaleko ikasleek hartuko diete lekukoa eta urtean zehar ikasitakoak erakutsiko dituzte aipatutako plazan. Arratsaldean, 16:30ean, puzgarriak martxan jarriko dituzte, eta 17:30ean Mugi Boogie ikuskizunaren txanda izango da. 19:00etan txokolatada egingo dute, beti bezala, Harreman dendako produktuak erabiliz, eta behin tripa beteta What a Band taldearen zuzenekoa hasiko da, 19:30ean.

 

Laguntzeak saria izango du

Aurten ere Ibai-arteren laguntzarekin osatutako tonbola egingo dute, eta antolatzaileek bereziki eskertu dute merkatarien ekarpena. Bertatik batutako dirua Mumbaiko Ankur umezurztegira bideratuko dute, non kale gorria bizi ziren 200 neskei aterpe ematen dieten. 20:30ean egingo dute zozketa eta bertako sari nagusia Eroski Bidaiek-en eskutik datorren bi eguneko ihesaldia izango da. "Herritar guztiak daude festara gonbidatuta, beste mundu bat posible dela ikusteko" adierazi dute antolatzaileek.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak