Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Gaur egungo erronka hauxe da: big data, birtualizazioa, elkarlaneko robotika, prozesuen digitalizazioa eta halako tresnak erabiliko dituzten smart factoryak edo fabrika digitalak garatzea. Fabrika adimendun deritzenek partekatzen dituzten ezaugarriak dira. Fabrika horiek, industria-ingurunearen digitalizazioan oinarrituta, autokontrola eta leheneratze-gaitasuna duten sistemak aztertzen dituzte, ahalik eta gailu konektatu gehien kudeatzeko.
Testuinguru horretan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta nodoetan laguntzaile izan dituenek ondorioak aurkeztu dituzte zenbait arlotan, hala nola automatizazioan, robotikan, ikuspen artifizialean, sistema adimendunetan, zibersegurtasunean, errealitate birtual eta areagotuan, biki digitalean eta abarretan.