Durangok irabazi du Zazpiko Nazioarteko Txapelketa

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko ekainaren 1a

Arrasate Rugby Taldeak, Durangok eta Elorriok jokatu dute txapelketa, Irunek autobusarekin arazo bat izan ondoren. Partida erabakigarria Elorriok eta Durangok jokatu dute, eta durangarrak izan dira garaileak (24-21).

Urteroko hitzordua inoiz baino tenperatura altuagoekin (35 gradu inguru eguzkitan) jokatu behar izan dute errugbi taldeek. Aurten Durango eta Elorrioren bisitak izan ditu Arrasatek, Irunek autobusarekin arazo bat izan duelako eta taldea ezin izan da Mojategiko berdegunean izan. Hiru talde izan direnez, azkenean, bakoitzak beste bina partidu jokatu ditu.

Bizkaiko taldeek nagusitasuna erakutsi dute Mojategin, hasieratik, eta norgehiagoka erabakigarria euren artean jokatu dute. Finala, azken minutuan eskuraturiko entsegu bati irabazi dio Durangok Elorriori.

Partiden ostean, jokalariek "oso gustura" jokatu dutela azaldu diote GOIENARI, baina beroa dela eta "inoiz baino gogorragoa" ere izan dela azpimarratu dute.

Hauek izan dira Nazioarteko Zazpiko Txapelketako emaitzak:

Arrasate - Durango (5-7)

Durango - Elorrio (7-22)

Elorrio - Arrasate (10-7)

Arrasate - Durango (0-17)

Durango - Elorrio (7-5)

Elorrio - Arrasate (10-10)

Arrasate - Durango (0-14)

Durango - Elorrio (5-10)

Elorrio - Arrasate (7-10)

Finala:

Elorrio - Durango (21-24)

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak