Gorputz artean tailerraren ezaugarriak:
Egun osoko tailer honetan, hurrengoa landuko da:
- Sexuazio prozesuak: Femeninoa eta maskulinoa.
- Zentzumenen esnatzea. Sentsazioak emozioen lehengai.
- Harremanak: motak eta hauen eraginak.
- Hazkunde erotikoa.
- Zaurgarritasuna: ahulguneak eta indarguneak.
Dinamizatzaileak:
- Itziar Nanclares de Gamboa (sexologoa eta gorputz arteterapeuta)
- Borja Muñoz Arrastia (sexologoa eta psikologoa)
Tailerraren beste ezaugarri batzuk:
- Ekainaren 8an 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 18:00
- Kulturateko Loramendi gelan.
- Doakoa.
- Izena aldez aurretik eman behar da (ekainaren 3ra arte): Sexologia Zerbitzua, Biteri, 3 goia / 943 25 20 66 / www.arrasate.eus/izen-ematea / sexologia@arrasate.eus
- Tailerraren hizkuntza zehaztuko da izena ematen duten pertsonen arabera.
- 18 urtetik gorako emakume zein gizonei zuzendua.
- Arrasatearrak lehentasuna edukiko dute.