Euripean ere, jolasean

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 18a, 19:02

Naturan Jolasean egunaren laugarren edizioak ez du eguraldia lagun izan, eta bustitzeko beldurrak eraginda parte hartzea beste batzuetan baino baxuagoa izan da. Baina dibertsioa eta gozamena ez dira inondik inora baxuagoak izan, eta euripean ere naturaz gozatu daitekeela frogatu dute herriko gaztetxoek. 

Goizean ginkana egin dute Santa Barbara parkean. Bi taldetan banatuta aritu dira, eta besteak beste hostoekin jolasak egin dituzte. 

Arratsaldean, 17:00etan, jolas librean aritu dira Monterronen. Haurrek ez dute euriaren beldurrik izan eta alde batetik bestera jolasten aritu dira: ur bideak egiten, mandala bat ere egin dute, lokatzarekin haragi-bolak egiten...

"Eguraldi txarrarekin ohikoa da jende gutxiago animatzea, baina euriarekin ere naturaz gozatu daitekeela erakutsi nahi izan dugu, eta uste dut lortu dugula" azaldu Txatxilipurdiko arduradunek. 

Eguna borobiltzeko Olatz Urkia musika akademiako 10 partaidek kontzertua jo dute Pablo Uranga kaleko Gaztelekuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak