Eguzki-labeak, janaria prestatzeko alternatiba

Amaia Zabala 2019ko mai. 17a, 13:00

Arrasate Institutuko ikasleek janaria prestatzeko eguzki-labeak sortu dituzte eta GKEen bitartez hainbat herrialdetara zabalduko dituzte. Kenyara bidali dutena martxan da dagoeneko eta gainontzekoak ekainean bidaltzea aurreikusten dute.

Arrasate Institutuko DBHko 3. mailako ikasleak diziplinarteko proiektu batean dabiltza buru-belarri, janaria prestatzeko eguzki-labeak sortzen: "Teknologian, Matematikan, Euskaran, Ingelesean, Fisikan eta Balio Etikoetan ari gara lantzen proiektua, eta, hainbat materialekin probak egin ondoren, janaria prestatzeko 25 eguzki-labe sortu ditugu" azaldu Javi Crespok, Arrasate Institutuko irakasle eta proiektuaren buruak.

Institutuak jakinarazi du helburua dela labe horiek gobernuz kanpoko erakundeen bitartez hainbat herrialdetara zabaltzea, bertan erabilera eman diezaioten. Bidalketa gehienak ekainean egingo dituzte, baina institutuak jakinarazi du bat dagoeneko bidali dute, Kenyara, eta oso pozik hartu dutela: "Kenyarrek probatu dute dagoeneko eta oso pozik agertu dira. Bestalde, aste honetan Bilboko Amigos de Mufunga fundazioarekin elkartu gara eta beraien bitartez Kongora lau labe eramatea adostu dugu, han erabili ditzaten", azaldu dute.

Javi Crespo proiektuaren buruarentzat ez da horrelako proiektu bat garatzen duen lehen aldia, antzeko hainbat proiektu aurrera atera baititu zenbait institututan. Proiektuak gauzatzearen garrantzia nabarmendu du Crespok: "Ikasteko beste modu bat da, benetako gauza batekin ikasteko modua, hain zuzen. Gainera, oso pozgarria da ikasleak inplikatuta ikustea".

Gaineratu du ikasleez gain irakasleak ere gustura dabiltza-la proiektuan lanean: "Gu ere gustura ari gara proiektuarekin, eta, datorren urtera begira, proiektu interesgarri eta solidario honekin jarraitzeko asmoa daukagu".

Alex Txikonen bisita

Bestalde, institutuak jakinarazi du hainbat zientzialari intere-satu direla proiektuarekin eta egitasmoaren dibulgazioa egite-ko mendizaleez eta sukaldariez ari direla baliatzen. Hori dela eta, datorren astean Alex Txikonen bisita espero dute institutuan, zeinak dagoeneko labe horietako bati erabilera eman dion espedizioetako batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak