Herriko ikasleek baserriei buruzko kezkak helarazi dizkiete ordezkari politikoei

Xabi Gorostidi 2019ko mai. 8a, 17:45

Urtero bezala, herriko ikasleek Agenda 21 egitasmoaren baitan landutakoak zinegotziei helarazi zizkieten atzokoan. Aurtengo gaia baserria da, eta horrekin lotutako hainbat irteera eta azterketa egin ostean, baserri mundua laguntzeko proposamen sorta helarazi zieten.  

Besteak beste udalako karobiak, azoka, Ereindajan denda edo Garagartzako ortu ekologikoak bisitatu dituzte, eta ogia eta taloa nola egiten diren ere ikasi dute. Politikariei helarazitako proposamenen artean, honakoak zeuden. azoka plaza erakargarriago egitea, herri bazkari eta antzerakoetan baserritarren produktuak erabiltzea edo baserritar izateko laguntzak ematea.

Urtean zehar egindako lanketarekin, eta bertatik atera dituzten ondorioekin bideo bat egin zuten, atzo politikarien aurrean proiektatu zutena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak