Hamabigarren ahatekumearen zain

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko mai. 2a, 12:17

Atzo arratsaldean, Arrasateko Aramaio errekatik irten eta ahatekume guztiak Zarugalde kalera eraman zituen ahate amak. Auto asko ibiltzen dira errepide horretan eta neska batek ahate familia lagundu zuen errepidea seguru gurutzatu zezaten, Biribil denda ondoan. Gurutzatzen zebiltzala baina, ama ohartu zen ahatekumeetako bat falta zela eta hori etorri artean geldi gelditu zen errepide erdian. Azkenean, guztiak elkartu eta aurrera jarraitu izan zuten.

Irudiok Ander Muruak grabatu zituen atzo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak