Motor hotsez bete da Arizmendiarrieta plaza

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko apirilaren 27a

Red Dragon taldeak 3. bazkari solidarioa antolatu du Arrasaten, eta gaurkoan ere hainbat motorzale batu dira ibilbide bat elkarrekin egiteko eta motoez gozatzeko.

Lepo bete da Arrasateko Arizmendiarrieta plazan marka eta estilo askotariko motoak gertutik ikusteko. 3. urtez jarraian antolatu du Arrasateko Red Dragons taldeak topaketa eta bazkari solidarioa, eta oraingoan ere arrakasta itzela izan du deialdiak. Ehun mototik gora batu dira goizean, eta elkarrekin ibilbide bat egitera abiatu dira gidariak eta motozaleak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak