Motorzaleek Arrasate izan dute topaleku beste behin

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko apirilaren 27a

Ehun moto baino gehiago batu dira Arrasateko Arizmendiarrieta plazan, Red Dragons taldeak antolatu duen hirugarren bazkari solidarioan. Goizean, motorren hotsa entzuteko eta ibilbide bat elkarrekin egin dute motozaleek.

Lepo bete da Arrasateko Arizmendiarrieta plazan marka eta estilo askotariko motoak gertutik ikusteko. 3. urtez jarraian antolatu du Arrasateko Red Dragons taldeak topaketa eta bazkari solidarioa, eta oraingoan ere arrakasta itzela izan du deialdiak. Ehun mototik gora batu dira goizean, eta elkarrekin ibilbide bat egitera abiatu dira gidariak eta motozaleak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak