Aurtengo edizioan ere, Arrasateko elkarte mordoak hartu dute parte Korrikan; 30etik gora izan dira. Zapatu gaua izanik asko gaupasa eginda batu dira Korrikaren ibilbidera; hala esan dute behintzat furgonetatik korrikalariak animatzen ari zirenak. Eta hain justu, hizlari lanetan ari zirenek azaldu dute, 5. Korrikan furgonetan lanean aritu zirenak, gaurkoan korrika ibili direla Arrasateko azkenengo kilometroan. Bestalde, Udalak Arrasate Atletikorekin partekatu zuen kilometroa.
2019 api 14 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.