Udalak Korrikan egingo duen kilometroa Arrasate Atletikorekin partekatu du

Xabi Gorostidi 2019ko apirilaren 8a

Arrasate Atletikoko kideak Maria Ubarretxenarekin.

Tradizioarekin jarraituz Arrasateko Udalak Korrikako kilometro bat erosi du. Aurtengoa, 2.436 kilometroa izango da, eta Arrasate Atletiko taldearekin partekatzea erabaki dute. Elkarteak 50 urte beteko ditu irailean, eta hori omentzeko Ibai Errasti izango da lekukoa eramango duena. Bide batez, herritar guztiak Korrikan parte hartzera gonbidatu nahi izan ditu Udalak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak