2014an Martin Villa atxilotzeko agindua eman zuen kriminalitate arloko Buenos Aireseko epaitegi batek, baina 2015eko martxoaren 13an, Espainiako ministro kontseiluak estradizio eskaria ukatu zuen. 2016an espaniar justiziak ukatu egin zuen Espainiatik, distantziara, deklaratzeko erregu eskaera. Gobernuak edo justiziak deklaratze saiakerak ukatu arren, Martin Villak beti adierazi du deklaratzeko nahia, bere aurka egindako akusazioetan "errugabe" dela frogatzeko.