Adingabeen zentro batean sartzeko agindua eman dute jaioberriaren heriotzaren harira atxilotutako neska

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 5a, 21:55

Debagoieneko ospitalean egon da, Arrasaten hilda agertutako jaioberriaren harira atxilotutako 17 urteko neska, eta gaur, martitzena, sendagiria jaso duenean, Fiskaltzaren esku jarri dute. Horrek, galdeketa egin ostean, adingabeen zentro batean sartzeko agindua eman duela jakinarazi du Segurtasun Sailak. 

Hildako umearen ama dela adingabea baieztatu du Ertzaintzak. Neska Nafarroan bizi dela adierazi dute baina sarri etortzen zela Arrasaten bizi den amona bisitatzera; hain zuzen ere asteburua bertan pasatu zuen. Umearen erditze unearen nondik norakoak jakiteko ikertzen jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak