Emakume bat atxilotu du Ertzaintzak hilik agertu den jaioberriaren gertaerarekin lotuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko mar. 3a, 19:00

Domeka eguerdian Arrasateko Santa Teresa auzoko Galizia kalean hilik agertu den jaioberriaren albisteak ikusmin handia piztu du. Ertzainak GOIENAri konfirmatu dio 17 urteko emakume bat atxilotuta eraman dutela ospitalera. Uneotan ospitaleratuta dago emakumea, gertaerarekin lotura duelakoan. Ertzaintzak, baina, ez du konfirmatu oraindik atxilotutakoa hilik agertu den umearen ama denik.

Arratsalde osoan zehar ertzainak ikerketa lanetan aritu dira, auzotarrak elkarrizketatzen eta hatz markak jasotzen. Hatz markak eta bestelako aztarnak Galiziako zortzigarren zenbakian hartu dituzte bereziki.

Ertzaintzaren ikerketak, hala ere, aurrera jarraitzen du zer gertatu den zehatz jakiteko. Arratsaldeko lau t'erdietan eta epaileak baimena eman ostean eraman dute ume jaioberriaren gorpua. Ondoren Arrasateko Udaleko garbitzaileak bertaratu dira autoa eta ingurua garbitzeko. GOIENAk Santa Teresako auzotarrekin hitz egiteko aukera izan du. Auzoa "asaldatuta esnatu" dela, azpimarratu dute eta auzotarrak hunkituta egon dira goiz osoan zehar.

Gogora ekartzeko, Arrasateko Galizia kalean agertu da haurra hilik, auto baten inguruan, auzotar batek abisua eman duelako. Esandako moduan Ertzaintzak Ikerketak aurrera jarraitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak