Egitasmo honek esperientzia kooperatiboa dantzatu eta abestu daitekeela erakutsi nahi du eta Euskadiko Orkestrak, Kukai Dantza Taldeak, Jon Sarasuak, Katixa Agirrek, Pili Kaltzadak, Maialen Arzallusek eta beste hamaika artistak parte hartuko dute. Hala, proiektu hau aurrera eramatea oso baliagarria da kooperatiba esperientzia mundura erakusteko.
Otsailaren 22 eta 23an Arrasaten
Egubakoitzean eta zapatuan emango diote hasiera Humanity at Music ikuskizunaren birari, Arrasateko Amaia Antzokia. Guztira 200 lagunek hartuko dute parte eta guztien artean proiektu honen lehen zuzenekoa eskainiko dute. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta www.humanityatmusic.com atarian eros daitezke sarrerak.
Irailean Buesa Arenan
Proiektu honen egun handia irailaren 14an izango da Gasteizko Buesa Arenan eta Korporazioak 15.000 lagun batu nahi ditu.