Maialen Axpe: "Listoia erortzen ez zela ikustean, shock egoeran geratu nintzen"

Mireia Bikuña 2019ko ots. 17a, 15:59

Atzoko balentriaren ostean, etxerako bidean da atleta arrasatearra. Urrezko dominarekin eta Glasgoweko Europako txapelketarako txartelarekin, martxoaren 1etik 3ra bitartean ospatuko den txapelketa prestatzen hasiko da segituan. "Dominak oso garesti egongo dira Europakoan. Lan ondo egin, esperientzia bizi eta disfrutatu. Horiek izango dira nire helburuak", esan dio GOIENAri.

Maialen Axpek urrea eta Malen Ruiz de Azuak zilarra lortu duten Espainiako txapelketan, egon dira Arrasateko beste atleta batzuk ere. Hain justu ere, Eneko Carrascal, Iñigo Uribarren eta Ibai Fernandez.

Eneco Carrascal bosgarren izan da jauzi hirukoitzean 15,52 metroko saltoarekin. Proba berean, bederatzigarrena izan da Uribarren, 14,87ko markarekin. Azkenik, Ibai Fernandez, 60 metroko proban lehiatu da, baina ez ditu kanporaketak gainditu.

Mikel Agirre, Gipuzkoako txapeldun

Bestalde, Anoetan jokatu dira 16, 18 eta 20 urtez azpikoen Gipuzkoako txapelketak. Eta, Mikel Agirrek urrezko domina jantzi du luzera-jauzian 6,60 metroko markarekin.

Aitor Uranga, Alain Egia eta Ander Otero lehiatu dira 60 metroko distantzian. Urangak bere marka ondu du (7.26) eta brontzezko domina irabazi du. Oterok laugarren lekuan bukatu du, eta Egiak zazpigarren.

Azkenik, Eneritz Kortabarria kadeteak seigarren lekuan bukatu du 60 metroko lasterketa.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak