Udaltzain ereduari buruzko eztabaida publikoa eskatu dio EH Bilduk Udal Gobernuari

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 12a, 21:40
EH Bilduko zinegotziak, gaur arratsaldean egindako prentsa agerraldian.

Kulturaten egitea proposatu dute: moderatzaile batekin, alderdi politiko guztien parte hartzearekin, eta herritarrek galderak egiteko aukerarekin. ELAren iturriak aipatuz, salatu dute, udaltzain faltaren eraginez, Aurkauteko azterketak gainditu ez zituzten hautagaiak kontratatzen ari direla momentu honetan.

"Oso kezkaturik". Espresio hori erabili du Arrasateko EH Bilduk Arrasateko Udaltzaingoak bizi duen giza baliabide falta nola bizi duten azaltzeko. Egoera deskribatzeko orduan, hiru arazo nagusi identifikatu dituzte: udaltzain falta, udaltzain postuak betetzeko Arkauteko lan-poltsa erabiltzeko hitzarmena eta, azkenik, goi-kargudun udaltzain izateko hautaketa prozesuan "Ertzaintzari ateak irekitzea". 

Udaltzain falta

1449/2018 errege dekretuak eragin berri du bost udaltzainek erretiroa hartzea, eta horren aurrean honako irakurketa egin dute: "lehen esaten bagenuen udaltzain nahikorik ez zegoela udaltzain nahikorik lan egiteko, pentsa orain bost hutsune gehiagorekin. Arrasate ezagutzen ez duten aldi baterako langileak dira nagusi udaltzaingoko ekipoetan. Txanda batzuetan, hutsuneak ez dira bete ere egiten eta egon beharreko udaltzainen azpitik ari dira lanean". 

Arkauterekin hitzarmena

Une honetan Eudelek Arkauterekin osatzen duen lan-poltsa, eta baita udal lan-poltsa hutsik daudela salatu dute. Azken honekin lotuta zera adierazi dute: "nahiz eta orain lan-poltsa bat atera, presaka, etxeko lanak egin gabe izatea ordainduko dugu. Pentsa nolakoa den egoera, sindikatuek salatu dutela Arkautetik bidaltzen aritu direla lan-poltsa gainditu ez zuen jendea ere". 

[ELAren oharra irakurtzeko, egin klik hemen]

Bi proposamen

Egoera zein den deskribatu ostean bi proposamen egin dizkiote Udal Gobernuari. Lehena, osoko bilkuran egin bezala, goi-karguko udaltzainen hautaketa EAEko administrazio osora zabaltzeko prozesua bertan behera uztea, udaltzain "ereduaz sakon hitz egin arte". Eta bigarrena, eztabaida publiko bat egitea alderdi guztiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak